Gipuzkoako Diputazioko Foru Gobernuak (EAJ eta EA) aurreakordioa lortu du EBrekin 2008ko aurrekontuen inguruan. Ondorioz, EBk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko Diputazioaren proposamenaren kontra.
EBko batzarkide Mikel Izagirrek agertu duenez, EAJ eta EA beren zenbait proposamen onartzeko prest agertu dira, eta, horrenbestez, aurrekontuak "sozialagoak eta bidezkoagoak" izatea lortu dutela iritzi dio.
Foru Gobernuak EBren babesa nahikoa du aurrekontuak onar daitezen. Dena den, Aralar ere itxaropentsu agertu da EAJrekin eta EArekin akordioa lortzeko. 176 zuzenketa aurkeztu dizkio Aralarrek aurrekontu proiektuari. PSE-EEk eta PPk, berriz, osoko zuzenketa aurkeztu dute.
Politika
EBk aurrekontuen inguruko aurreakordioa lortu du Gipuzkako Diputazioan EAJ eta EArekin
Horrenbestez, ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko. Foru gobernuak beren zenbait proposamen onartu dituela, eta aurrekontuak "sozialagoak eta bidezkoagoak" izatea erdietsi dutela nabarmendu du Mikel Izagirre batzarkideak. EAJk eta EAk nahikoa dute EBren babesa aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu