Euskal Herria bizitzen ari den "egoera larriaren aurrean" ezin duela beste aldera begiratu esan dio ETAk nazioarteko komunitateari agiri horrekin. Izan era "bi estatu horien barne arazoa baino gehiago da" gatazka ETAren iritzian.
EBk esan duenez, beraiek ez dute horrelako agiririk jaso. Gai hori tratatzeko beraien kidea Espainiako Gobernua dela gaineratu du, eta nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak antzeko eskariren bat egingo balie, kontutan hartuko lukete.
etaren agiria / erantzunak
EBk dio ez duela agiririk jaso, baina Espainiak bitartekari izateko eskatuz gero kontutan hartuko lukeela
EB Europako Batzordeko bozeramaile Pia Ahrenkildek esan duenez, beraiek ez dute ETAren agiririk jaso. Gainera, gai hori Espainiarekin bakarri tratatuko dutela dio. Nolanahi ere, "Espainiako agintarien eskutik" nazioarteko bitartekaritza eskariren bat jasoko balute kontutan hartuko luketela azpimarratu du. Izan ere, ETAk agiri bat bidali du hainbat enbaxadetara eta nazioarteko erakundeetara, Euskal Herriak Espainiarekin eta Frantziarekin bizi duten gatazka "bi estatu horien barne arazo bat baino zerbait gehiago" dela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu