Politika

EBk dio hirukoak "garrantzi handiko ekimenak" aurkeztuko dituela

Ibarretxek emango du horien berri, hilaren 28an, "eta hark esango duena Jaurlaritzako hiru alderdien artean adostutakoa izango da. Beste kontu bat da EAJren barruko kontsentsua".

2007ko irailaren 18a
17:48
Entzun
Hilaren 28an izango da Eusko Legebiltzarrean politika orokorrari buruzko eztabaida, eta EBk gaur iragarri du EAJk, EAk eta hirurek osatutako Gobernuak "garrantzi handiko ekimenak" aurkeztuko dituela bertan. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak emango du horien berri, orduan, "eta hark esango duena hiru alderdien artean adostutakoa izango da", Mikel Arana EBren bozeramaileak gaur esan duenez. "Beste kontu bat da EAJren barruko kontsentsua".

"ETAri bere kontra gaudela esateko eta erabaki eskubideaz herri galdeketa egitea zilegi eta demokratikoa" dela iritzi dio EBren eledunak, "baita ETAren indarkeriak segitzen badu ere".

2009an bukatuko da legealdia eta ordura arte hirukoaren jarraipena "bermatuta" dagoela dio Aranak. "2009-2013 legealdirako, gainera, baleko aukera izango da".

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia kritikatu du, hirukoaren "suntsitze operazioa" egiten ari delako. "Porrotera bideratua dago, ordea, haren ahalegina".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.