EBk dio meniarik ezean ezker abertzaleak ETA errefusatu beharko duela

Eusko Jaurlaritzak egitasmo politikorik ez daukala azpimarratu du Mikel Arana koordinatzaileak

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Amaitzear dagoen urtea «etsigarria» izan dela uste du Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak. Eusko Jaurlaritza «geldirik» egon dela salatu du, zer egin jakin gabe. Izan ere, Aranak dioenez, Lopezen gobernuak ez du «egitasmo politikorik», eta horren ondorioz apenas atera ditu aurrera lege eta ekimenak. Jaurlaritzaren lanaren balantzea «oso eskasa» izan dela eta lehendakaria «desagertuta» dagoela iritzi dio.

Aranak adierazi du ETAk «isilik» jarraitzen badu ezker abertzaleak pausoren bat eman beharko duela publikoki esanez erakunde armatua errefusatzen duela. Indarkeriak «lehenbailehen» amaitu behar duela uste du EBko koordinatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.