Oraintxe bereiztu dira biak, eta orain Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko proposamena egin dio Ezker Batuak Ezker Anitzari. "Programan oinarritu" nahi du akordioa EBk, gaur Kontxi Bilbao eledunak esan duenez. Zerrendako kideak bi eragileen artean txandan-txandan osatuko lituzkete, aurrena "gehiengoaren sentsibilitatekoa" izanik, Bilbaoren arabera —EBkoa litzateke—-.
Javier Madrazoren ildokoek izango dute Ezker Batuaren marka Espainiako bozetan, Hauteskunde Batzordeak hala erabakita. Mikel Aranaren ildokoek Ezker Anitza osatu dute, IU barruan.
Azaroaren 20an izango dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak, eta Ezker Anitzak atzo jakinarazi zituen bere zerrendetako aurrenak.