TABAKOA
EBk tabakoaren publizitatea debekatuko du prentsan eta irratietan
Europako Batasunak tabakoaren publizitatea debekatuko du datorren uztailaren 31tik aurrera prentsan, irratian, Interneten eta kultura edo kirol ikuskizunetan. Ez da debekatuko zinemetan edo publizitate hesietan. EBko herrialdeek uztailaren 31 bitartean jakinarazi behar dute zer neurri hartuko dituzten debeku horiek aplikatzeko. Frantziak egin du; ez, ordea, Espainiak. EBko arduradunek diote urtero 650.000 lagun hiltzen direla bertan tabakoak eragindako gaixotasunen ondorioz. Neurri horrekin %7 murriztea aurreikusi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu