Politika

EBko 27 afiliatuk koalizioa utzi dute, zuzendaritzarekin ados ez daudelako

Koalizioak "boterearekiko menpekotasuna" duela salatu dute eta barne funtzionamendua "zulatuta" dagoela. Azken batean, EB "noraezean" dela deritzote eta ez dagoela "herritarren beharrak erantzuteko moduan".

2008ko azaroaren 26a
11:56
Entzun
Ezker Batuko (EB) 27 afiliatuk koalizioa uztea erabaki dute, gaur gutun baten bidez esan dutenez, ez daudelako Javier Madrazo koordinatzailearen eta zuzendaritzaren politikarekin ados. EBk, haien arabera, "boterearekiko menpekotasuna" dauka, eta "lehen taktikoa zena, obsesio bihurtu da". EB Eusko jaurlaritzako gobernuan EAJrekin eta EArekin dagoela-eta egin dute kritika hori 27 kide horiek. "EAJren politika liberal eta kontserbadorearen aurrean isilik" egotea leporatu diote Madrazoren taldeari.

EB koalizio barruko funtzionamendua ere kritikatu dituzte, "zulatuta" dagoela uste baitute, eta zuzendaritzak bere inguruko jendea Jaurlaritzan "entxufismoz" sartzen duela gaitzetsi dute.

Hala, Ezker Batua "noraezean" ikusten dute, "eta ez herritarren beharrak erantzuteko moduan".

EBk maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egin zuen batzarra, eta Javier Madrazo eta honen taldea %70 inguruko babesarekin hautatu zituzten zuzendaritzarako. Hamahiru urte daramatza Madrazok koordinatzaile postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.