Espainiako Gobernuak eta Europako Batasuneko gorteak datorren astelehenean sinatuko duten agiriari esker, Europako Batasuneko (EB) Justizia Auzitegira zuzentzean euskara, katalana, valentziera eta galiziera erabili ahal izango dira.
Horretaz gain, hizkuntza horietan erantzuna izateko eskubidea ere bermatzen du akordioak. Neurri hori martxan dago dagoeneko Europako Parlamentuan, Kontseiluan eta Batzordean.
EBko gorteak adierazi duenez, Diego Lopez Garrido Espainiako Kongresuan PSOEk duen bozeramaileak Justizia Auzitegiaren egoitzan sinatuko du akordioa, Luxenburgon, Roger Grass Justizia idazkariarekin batera.
Lopez Garridok otsailean dio Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren Espainiako Gobernuak berriz ere eskatuko duela formalki Europako ganberan euskaraz, katalanez, galizieraz eta valentzieraz mintzatzeko aukera izatea. Ekainaren 7an izango dira bozak.
Euskara
EBko Justizia Auzitegiak hizkuntza koofizialen erabilera onartu du
Hemendik aurrrera, Justizia Auzitegira zuzentzean euskaraz, katalanez, valentzieraz edo galizieraz hitz egin ahal izango da eta hizkuntza horietan erantzuna jasotzeko aukera ere egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu