EBko Segurtasun Kontseilua gauean bilduko da Siriako errepresio egoera aztertzeko. Europako Batasunak Siriako erregimenaren aurkako hainbat zigor onartu ditu gaur azken egunetako errepresioari erantzunez. Azken hilabeteetan Siriaren aurka hartzen diren laugarren zigor-neurriak dira; herritarren aurkako errepresio bortitzarekin lotura duten bost pertsona berriri eragiten diete, beren ondasunak izoztu zaizkie eta Europara bidaiatzea debekatu zaie.
AEBetako presidente Barack Obamak esan du presioa areagotuko duela Bashar Al Assaden gobernu "ustela" isolatzeko. Obamaren ustez Siriako Armadaren errepresioa "izugarria" izan da; Al Assadi bere herritarren aurka "tortura eta izua" erabiltzea leporatu dio. AEBk Damascon duen enbaxadoreak esan du erregimenak "etsi-etsian" egindako ekintza izan dela eta honekin "gerra osoa" hasi duela.