Osasunerako Mundu Erakundeak Sierra Leonako Kono eskualdera bidalitako aditu taldeak ebolak jota hildako ehundik gora lagunen gorpuak aurkitu ditu azken hamar egunetan. Ondorioz, OMEk eta Sierra Leonako osasun agintariek ohartarazi dute oso litekeena dela izurriak eragindako biktima kopurua uste zena baino askoz altuagoa izatea.
Hilaren 6ra arte bildutako datuen arabera, izurriak 6.346 hildako eragin ditu eta 17.800dik gora lagun kutsatu dira Afrikako mendebaldean. Sierra Leona da gaitzak gogorren jo duen herrialdeetako bat, Liberia, Ginea eta Nigeriarekin batera.