OMEk ebolaren izurritea amaitutzat eman eta biharamunera, Sierra Leonak baieztatu du hildako gaixo bati eginiko ebola frogak positibo eman duela.
Osasun Ministerioak ostegunean eman zuen balizko ebola kasu baten berri Tonkolilin, Sierra Leonako iparraldean. Herrialde horretan ebola izurritea amaitu zela adierazi zuten iazko azaroaren 7an; egun horretan, 90 eguneko zaintza eman zuten, eta otsailaren 5ean zen epe hori amaitzekoa.