Politika

EBrekin eta Aralarrekin bilduko dira EAJ eta EA, galdeketako estrategiaz adostasuna lortzeko asmoz

Ekimen "juridikoak, politikoak, instituzionalak eta, bere kasuan, sozialak" hitzartu nahi dituzte haiekin. Urkulluk eta Ziarretak bilera egin dute gaur. Jaurlaritzak bihar argitara dezake kontsulta legea EAEko aldizkari ofizialean; Espainiako Gobernuak orduan sartuko du helegitea.

2008ko uztailaren 14a
16:53
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak eta Unai Ziarreta EAkoak erabaki dute EBrekin eta Aralarrekin biltzea, urriaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin nahi duten galdeketaz egin ditzateken ekimenen inguruan adostasuna lortzeko asmoz. "Azken batean, kontsulta defenditzeko izango da", esan dute EAJko eta EAko iturriek. Ekimen "juridikoak, politikoak, instituzionalak eta, bere kasuan, sozialak" hitzartu nahi dituzte besteekin.

Hain zuzen, bilera egin dute gaur bi Urkullu eta Ziarretaz presidenteek. Belen Greaves EAJko idazkaria eta Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia ere izan dira bertan.

Ekainaren 27an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak galdeketarako lege proposamena -alderdi haiez gain, EHAK-ko legebiltzarkide batek ere alde bozkatu zuen-, eta Eusko Jaurlaritzak bihar argitara dezake legea EAEko aldizkari ofizialean. Une horretan bertan Espainiako Gobernuak helegitea sartuko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta legea behin-behinean gelditu egingo da. Konstituzionalak bost hilabete izango ditu erabakia hartzeko.

EAJrentzat eta EArentzat hori dena "kezkagarria" da, eta EBrekin batzartuko dira lehendabizi -Jaurlaritzan hirurak daude-. Ondoren bilduko dira Aralarrekin. Ez dute jakinarazi, oraingoz, egunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.