Eusko Jaurlaritza txikitzaile. AHT ez eta kitto. EB hipokritak. Horixe jarriz pintada egin dute bart EBren Bilboko egoitzaren atarian, koalizioak berak jakinarazi duenez.
EBk kritikatu egin du pintada, eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka egiten segituko duela adierazi du, "baina oposizio hori bide baketsu eta demokratikoetatik egin behar da". Koalizioak lehengo astean esan zuen indarkeriaren erabilpena kritikatzen ez dutenekin ez duela parte hartuko AHTren kontrako ekimenetan.
EBren egoitza batean pintada egin dute, AHTri buruz "hipokrita" dela esanez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu