Akordio hori lortzeko ahalegin handia egingo dutela adierazi du Madrazok, baina "zuhurtzia" eskatu du koalizio bat osatzeko "zailtasun handiak" gainditu behar direlairitzita. EBko buruzagi nagusiak Radio Euskadin azaldu duenez, zerrendak proportzionalki osatuko lituzkete, "bakoitzak duen pisuaren arabera".
Koalizioaren asmoa ez dela Batasunak izan dezakeen indarrari aurre egitea adierazi du Madrazok, baizik eta "koiunturen gainetik" dagoen proiektu estrategikoa dela azpimarratu du.
Politika
EBren eta Aralarren arteko koalizioak "irauteko bokazioa" izango lukeela nabarmendu du Madrazok
2007ko udal eta foru hauteskundeetarako EB eta Aralarren artean koalizioa egitea lortuz gero, bat-egite horrek "etorkizuneko eta irauteko bokazioa" izango duela adierazi du Javier Madrazo EBko koordintzatzaile nagusiak. Irailean egin nahi dute hitzarmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu