Mikel Arana da Ezker Batuko (EB) koordinatzaile nagusi berria, Javier Madrazoren partez, eta honen ildo bera segituko duela jakinaraziko dio BERRIAri. "Azken batean, Madrazoren zerrenda bozkatu zuten berberak izan dira ni aukeratu nautenak. Konferentzia politikoa egiteko asmoa dugu, baina ordura arte logikoena azken batzarrean adostutako dokumentuen arabera segitzea da".
BERRIAk bihar argitaratuko du Aranarekin egindako elkarrizketa, eta honek esan du EBren helburua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako "blokeen arteko zubi lana egitea" dela. "Irudipena dut blokeen inguruko politikak jarraitu egingo duela hurrengo lau urteetan. EB ez da izango bateko edo besteko parte". Ezker abertzale baliogabetuaren proposamenak Eusko Legebiltzarrera helarazten ere saiatuko direla dio.
Hauteskundeetan bi aulki galdu ditu EBk, "bipartidismoaren eragina" dela-eta. "Alderdi txikiok oso zaila daukagu gure programak aurkezteko. Uste dut Euskadin elementu identitarioak kontuan hartuta bozkatzen dela".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Mikel Arana (EB-ko koordinatzaile nagusia)
"EBren helburua blokeen arteko zubi lana egitea da"
BERRIAk Ezker Batuko koordinatzaile nagusi berriarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu