EBren koordinatzaile nagusiizandako Javier Madrazoren inguruan bildutako militanteak Ezker Batua-Berdeak izenarekin aurkeztuko dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Hauteskunde Batzordeak hala erabakita. Alderdiaren beste ildoa, Mikel Arana legebiltzarkideak eta Euskadiko Alderdi Komunistak ordezkatzen dutena, IUrekin batera aurkeztuko da bozetan, Izquierda Unida Los Verdes: Ezker Anitza izenarekin.
Urriaren 1ean eginiko batzarrean sortu zuten EBren zuzendaritza berria Javier Madrazoren ildokoek. Aranaren ildokoek ez zuten batzarrean parte hartu, etaIUko zuzendaritza federalak Aranaren alde egin zuen, ohartaraziz, gainera, Aranaren taldearen zerrendak bakarrik babestuko zituela. Astelehenean, zerrenda bateratuak aurkezteko nahia agertu zion EBren zuzendaritza berriak Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiari, baina ez dira bat etorri.
Hauteskunde Batzordearen erabakiaren arabera, EBren izenean erregistro bakarra egin zuten, eta hori Madrazoren taldeko Serafin Llamasek egin zuen.
Era berean, talde horretako kideek salaketa bat jarri zuten Bilboko Auzitegian, Aranak, alderdiaren zuzendaritzan zenean, burutu asmo zituen aldaketen aurka. Urriaren 7an kaleratutako autoak dioenez, Arana ez zen agertu bi aldeen arteko auzia dela-eta izandako ahozko saiora, eta horrek baliogabetu egiten ditu Aranaren aldekoek harturiko erabakiak. EBren zuzendaritzaren arabera, Arana orain EBk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea baino ez da.
EBren izenean aurkeztuko dira Madrazoren ildokoak, eta IUrekin Aranarenak
Hauteskunde Batzordeak erabaki du alderdiaren egungo zuzendaritzari dagokiola izena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu