Tricheten arabera, "EBZk beharrezkoa den guztia egingo du prezioen egonkortasuna lortzeko". Aurreko igoeretan bezala, igoera berri honen helburu nagusia inflazioa kontrolatzea da.
Ekainean ekin zion bide honi EBZk. Izan ere, ordura arte hiru hilabetetik behin igotzen zituen interes tipoak %0,25 puntu. Ekainaz geroztik igoera bi hilbetean behin egiten hasi dira.
EBZk urtea amaitu baino lehen interes tasak %3,5eraino igotzea espero dute aditu gehienek.
Ekonomia
EBZk beste puntu laurden igo du diruaren prezioa, %3,25eraino
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak beste %0,25 igo ditu gaur. Diruaren prezioa %3,25ean dago orain. Hala ere, Jean Claude Trichet bankuko presidenteak ziurtatu du interes tasek "baxu" jarraitzen dutela. Abenduan berriro igotzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu