Hartutako konpromiso hori oso kritikatua izan da Europako Batzordean, EB Europar Batasuneko bi ekonomia nagusienen –Frantziakoa eta Alemaniakoa– alde hartutako konpromiso horrek prozedura zigortzaileak pikutara bidali dituelako. Hala ere, Parisek eta Berlinek euren defizita BPG Barne Produktu Gordinaren %3aren azpitik jarriko dutela agindu dute, 2005erako.
Ecofinek Europako Batzordearen eskaerak bozkatu ditu lehenik, batzordeak hala eskatuta, Europako Tratatuaren 104. artikulua –gehiegizko defizitari buruzko– aurrera eramatea nahi zuen Europako Batasuneko Exekutiboak. Ondoren, Kontseiluak "ondorioen" testu bat onartu zuen. Ondorio horiek batzordeak Parisi eta Berlini euren defizita jaisteko jarritako epearekin bat zetozen.
Hala, Frantziari bere egiturazko defizita 2004ko BPGaren %0,8a jaistea eskatu zion Ecofinek, eta 2005ean gutxienez %0,6a jaistea. Alemaniari berriz, 2004an %0,6a jaistea galdegin zion eta 2005ean %0,5a.
Europako Batasuna-Ekonomia
Ecofinek ez ditu zigortu Frantzia eta Alemania, "defizit publiko handia izan arren"
Ecofin Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Kontseiluak Frantzia eta Alemaniak duten "defizit publiko handia dela-eta" bi herrialde horiei zigorrik ez jartzea erabaki dute, atzo iluntzean Eurozonako kideek adostu zuten konpromisoa dela medio. EBko Kontseiluaren iturriek diotenez, Holanda, Austria, Espainia eta Finlandiaren aurkako botoekin atera da aurrera ebazpen hori. Erabaki honekin Europako Batzordeak ezarritako prozedura zigortzaileak bertan behera gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu