ekonomia

Eduardo Zubiaurre izango da Adegiko presidente berria

Jaz Zubiaurre S.A enpresako zuzendari nagusi Eduardo Zubiaurre Ariznabarretak ordezkatuko du Jose Martin Etxeberria, presidente karguan. 2001etik izan da Etxeberria Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente.

2006ko ekainaren 15a
15:39
Entzun
Hautagai bakarra izan da Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta (Eibar, 1962). Zuzendari nagusi da Jaz Zubiaurre enpresan. Metalezko eskuilak egiten dituzte, eta 62 langile ditu egun.

Zubiaurrek Enpresa eta Ekonomia Zientziak ikasi zituen Deustuako Unibertsitatean. Anderson Consultig-en hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta ondoren hartu zuen Jaz Zubiaurreko merkataritza departamentuko ardura. Orain zuzendari nagusia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.