hondakinak

Edukiontziak erre dituzte Villabonan, atez ateko sistema martxan jartzeko bezperan

Larunbat gauean eman zieten su edukiontziei, Galder Azkue alkatearen etxearen aurrean. Erasoa gaitzetsi du Sortuk. Bideoa: edukiontziak, erreta (Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza). [Youtube]http://youtu.be/ZhjIJNrgY54[/Youtube]

2013ko uztailaren 8a
16:44
Entzun

Bulego batean eta bi ataritan kalteak egin zituen suteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Joxean Agirre Sortuko Gipuzkoako koordinatzaileak adierazi du erasoa "atez atekoaren aurkako beste indarkeria kasu bat" izan dela erasoa, eta "EAJri lotutako pertsonei" egotzi die Villabonan tentsioa sortu izana.

Edukiontziak 23:00 aldera erre zituzten, Kale Berrian. Sortuko ordezkariak salatu du kale horretan bizi direnentzat "arrisku handia" ekarri zuela suteak. "Elkartasuna" adierazi die Agirrek Azkueri eta udal gobernu osoari.

Hain justu, gaur hasiko dira Villabonan hondakinak atez ateko sistemaren bidez biltzen. Gipuzkoako herria ez da bakarra izango, gainera; Sakanan ere bilketa sistema bera jarriko dute gaur martxan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.