Politika

Edukiontziak erre dituztelakoan lau lagun atxilotu dituzte Lekeition

Durangokoak dira laurak, 21 eta 23 urte artekoak.

2009ko irailaren 9a
13:10
Entzun
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu gaur goizean Lekeition (Bizkaia), edukiontziak erre dituztelakoan. Atxilotuak Durangokoak dira (Bizkaia) eta 21 eta 23 urte bitarte dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

02:30ak inguruan Lekeitioko leku ezberdinetan zeuden edukiontziei su eman dietela adierazi du Herrizaingo Sailak, eta horietako bati su ematen ari zirela "harrapatu" dituztela ertzainek. Suteetako batek argi hornidurari eragin dio eta argi mozketak egon dira herrian.

Ertzaintzaren arabera, atxilotu dituztenean, bi lagun poltsak pilatzen ari ziren edukiontzia erretzeko eta beste biak ingurua zaintzen ari ziren.

Igandean istiluak bizi izan zituzten Lekeition . Ertzaintza eta gazteen arteko liskarretan zortzi lagun atzeman zituzten. Herrizaingo Sailaren arabera, atxiloketak "kale borroka ekintzak sahiesteko Ertzaintzak hartutako neurrien ondorio dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.