Euskara

EEPren borondate hutsean oinarrituriko hizkuntza politikak goia jo duela ondorioztatu du Euskal Konfederazioak

Euskarak ofizialtasuna eta hizkuntz babesa behar dituela azpimarratu dute, eta aldarri hori sekulan baino premiazkoagoa dela. Martxoaren 31ko Deiadarren deialdia berretsi dute.

Aitor Renteria.
2011ko abenduaren 22a
11:55
Entzun

Euskal Konfederazioak agerraldia egin du gaur Baionan. Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) jarduna aztertu dute eta ondorioztatu bi etapa daudela horren jardunean, eta 2010. urtean, Norabide Esparruak zehaztu ondoren, EEPren borondate hutsean oinarrituriko hizkuntza politikak goia jo duela ondorioztatu dute.

Konfederazioaren iritziz, argi gelditzen da borondatearen atal hori gaindituta dagoela eta euskarak ofizialtasuna eta hizkuntza babesa behar dituela. Aldarri hori sekulan baino premiazkoagoa dela azaldu dute, berretsiz martxoaren 31ko Deiaderrako deialdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.