Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluak euskarararen gaitasunean lau maila ezartzen ditu: hirugarrena EGAk finkatzen du. Beste hiru mailak, orain arte, administrazioko lanpostuetarako hizkuntz eskakizunen arabera egiaztatu izan dira.
Lehenengo bi urratsak ziurtatu ahal izateko, beraz, azterketak egin ahal izango dira aurrerantzean. Aurten, ekainean egin ahal izango dira azterketa horiek: lehen hamabostaldian mintzamena neurtzekoak egingo dira, eta ekainaren 19an eta 20an, ahozko eta idatzizko ulermena zein idazmena neurtzekoak.
Matrikula epea apirilaren 26an zabalduko da eta maiatzaren 5a izango da izena emateko azken eguna. HABEren orrian egin ahal izango dira matrikulak.
Ziurtagiri horiek administrazioko hizkuntz eskakizunetarako baliagarri izateko prozesua martxan jarriko dute.
Euskara
EGA baino hizkuntz gaitasun txikiagoa egiaztatzeko ziurtagiriak sortu ditu HABEk
EGA baino beheragoko mailak egiaztatzeko ziurtagiriak ematen hastea erabaki du HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak. Zehazki, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan oinarrituta, aurtengo ikasturtetik aurrera, lehen eta bigarren mailako egiaztagiriak eskuratu ahal izango dira. Hirugarren mailaren egiaztagiria EGA titulua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu