politika

EGI Bilboko manifestazioan izango da bihar

Bihar Bilbon =iKonponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna=i lelopean egingo den manifestazioan parte hartuko du EGI EAJren gazte erakunde Euzko Gaztedik . EGIk euskal gazteriari biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dio "gatazkari aurre egiteko behin betiko konponbidea" eskatzera. Gizartea kalera ateratzeko unea dela uste dute.

2006ko martxoaren 31
17:19
Entzun
EGIk ohar baten bidez jakinarazi duenez bihar Bilboko manifestazioan egongo dira. "EGIko Aberri Batzordearen ustez elkarrizketa da Aberria eraiki eta gizarte zein politika arloko normalizazioa eskuratzeko bide bakarra", zehazten du oharrak. ETAren su-etenaren ostean "zabaldutako uneak etorkizuneko atea irekitzen du" EGIren ustez. "Halere, ez dugu urteen zehar izandako sufrimendua ahazten", gaineratzen du oharrak.

EGIk Euskal gazteriari deitzen dio biharko martxan parte har dezan, "Gizartea kaleratzeko eta lidergoa hartzeko unea da, zalantzarik gabe", horregatik biharko manifestazion parte hartzeko deia egin dio EGIk euskal gazteriari. "Euskal herritarrek gatazkari aurre egiteko behin betiko konponbidea eskatze aldera".

EAJren gazte erajundearen ustez, Bilbon bihar egingo den manifestazioan "gizarteko arlo guztiak egon litezke". EAJk, berriz, iragarri zuen ez dela Bilboko manifestazioan egongo ekimen bateratzailea baino ekimen baztertzailea zela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.