Egia eskatu dute Barajasen hildako lagunen senideek
MADRIL. Lau urte bete ziren atzo Madrilgo Barajas aireportuan hegazkin bat erori eta 154 lagun hil zirela; euskal herritarrak ziren bost. Azken urteetan legez, ekitaldi bat egin zuten atzo Madrilen. Egia eskatu zuten istripuan hildakoen senideek. Ekitaldian, Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek iragarri zuen aireko segurtasuna hobetzeko lege bat prestatzen ari dela gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu