Gizartea

Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute Gasteizen, 1936ko estatu kolpearen urteurrenean

EH Bilduk, Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok salatu dute oraindik "ezinezkoa" dela "Arabako errepresioaren argazkia osatzea".

Ekitaldiaren irudi bat. EH BILDU
Jon Rejado.
2018ko uztailaren 18a
06:59
Entzun

Gaur 82 urte, Espainiako Errepublikaren aurkako estatu kolpea hasi zuten. Iragana gogoan, Araba berria eraiki lelopean, gertaera hori gogora ekarri dute dozenaka pertsonak, baita horren ondoriozko gerra eta diktadura salatu ere. Elkarretaratzean egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute. "Txilek Victor Jara hil zuten militarrak zigortu ditu, baina Espainiako Estatuan Lauaxeta hil zutenak zigorrik gabe daude".

EH Bilduk, Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok deitu dute ekitaldira, eta Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren babesa ere jaso du. Alderdi horietako ordezkariek manifestu bat irakurri dute, non egia, justizia eta erreparazioa eskatu baituten, baita hori erdiesteko baliabide publikoak bideratzea ere.

Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aitortu du “zigorgabetasuna” salatzeko ekinbideen balioa. Halaber, gaineratu du “justizia” eskaeren bitartez lortuko dela Espainiako Gobernua behartzea nazioarteko araudia betetzera, eta Europako Parlamentuak eta Nazio Batuen Erakundeak egindako eskaerak aintzat hartzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.