EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINA ALDARRI
Lau Haizetara Gogoan elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. «Hiru gauza eskatzen ditugu: egia, justizia eta ordaina». Aldarri horren inguruan lanean ari diren guztien lana txalotu zuten, eta 1936ko gerran eta frankismoan izan ziren sarraskiak salatzeko berriki egin diren hainbat saio txalotu zituzten. Hain justu, Izarren argia film estreinatu berria eta No lloreis lo que teneis que hacer es no olvidarnos liburuaren argitalpena ekarri zituzten gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu