Iruñeko Peñen federazioak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak uztailaren 8an kontzentratzera eta manifestatzera deitu dute Iruñean. 1978ko sanferminetako istiluak gogoan, egiaren batzorde bat osatzeko eskatuko diote Iruñek Udalari. 33 urte beteko dira ostiralean, Espainiako Polizia sanferminetan zezen-plazara sartu eta istiluak eragin zituenetik. Germin Rodriguez LKIko kidea hil zuen tiroz, eta hamaika pertsona zauritu zituen balaz.
"Orduz geroztik, urtero, uztailaren 8an, Iruñeko peñek, Germanen lagunek eta burkideek eta amnistiaren aldeko mugimenduak, bestetan, karrikara atera dugu gertaera haien oroitzapena, Egia, Justizia eta Ordaina hitzekin idatzita izan daitezen lortzeko", esan dute deitzaileek gaur egin duten agerraldian. Kontzentrazioa 13:00etan egingo da Germanen hilarrian, eta manifestazio isila 20:30ean aterako da zezen-plazatik.
Julieta Itoiz La Chula Potra abeslariak 1978ko sanferminak gogoratzeko egin duen rapa aurkeztuko du.