Hezkuntza

"Egiazko Euskal Curriculuma" aldarrikatu dute hezkuntza publikoko hainbat guraso, ikasle eta irakaslek

2006ko azaroaren 4a
17:25
Entzun
Aste honetan bertan hezkuntza publikoko eragileen ordezkaritza hartuz EHIGE Euskal Herriko Ikasle eta Gurasoen Elkarteak, BIHE Bigarren Hezkuntza zuzendarienak eta Sareanek aurkeztutako curriculum proposamenarekin haserre agertu dira hezkuntza publikoko hainbat guraso, ikasle eta irakasle. "Iruzurtzat" jo dute aipatutako erakundeek eta Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ostegunean aurkeztutakoa.Euskal Herriko propoposamenari ekarpena egin barik "Espainiak inposatzen duen ikuspegitik abiatuta EAErako proposamena" egitea egotzi diete, eta, halaber, egiazko euskal curriculma eurek landutakoa dela aldarrikatu dute.

Agertu dutenez, 2001ea abiatu zen Euskal Herrian curriculum propioa sortzeko gogoetan, eta 2003ko urrtarrilean Udalbiltzak, Ikastolen Elkarteak eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek "Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuz" curriculuma osatzeko prozesua abiatu zuten. Bi oinarri ezarri zituzten: bat, curriculumaren abiaburua euskal herritarren mundu ikuskera propioa izatea, eta Euskal Herritik sortu eta Euskal Herriarentzat baliagarri izatea. Bestea, lantze prozesuan ahalik eta partaidetza handiena izatea.

Hala, egitasmo hori osatzen 4 urtera doan proiektuan murgilduta daudela agertu dute, eta orain arte 80 adituk, 23 hezkuntz aeragilek, 320 herri eragilek, 250 ikastetxek, ehunka herritarrek eta bi instituziok parte hartu dutela. Aitzitik, asteon beren curriculum proposamen propioa aurkeztu duten EHIGE, Sarean eta BIHEk hasieratik beren burua prozesu horretatik kanpora utzi dutela salatu dute.

Arestian aipatu bezala, hiru horiek hezukkuntz publikoko eragileak dira. Horregatik, eurak ere hezkuntza publikoan aritu arren hiru elkarte horiek ez direla beren ordezkari agertu dute agerraldian parte hartu duten hezkuntza publikoko guraso, ikasle eta irakasleek. Aitzitik, beren ordezkari bakarrak Sortzen-Ikasbatuaz eta Biga-Bai direla azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.