Egiaztatze Batzordearen adierazpena osorik

Ram Manikkalingam Egiaztatze Batzordeko zuzendariak Bilboko Carlton hotelean irakurritako adierazpena. Bideoa: Gaurko agerraldia. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2050/[/berriatb]

2014ko otsailaren 21a
11:09
Entzun

Egiaztatze Batzordea 2011ko irailaren 28an sortu zen, ETAK 2011ko urtarrilaren 10ean adierazitako eta urriaren 20an berretsitako su-eten iraunkor eta egiaztagarria zela eta.

Batzordeak sortu zenetik baieztatu ahal izan du ETAk bete duela era guztietako hilketa, atentatu, mehatxu eta estortsio guztiak amaitzeko konpromisoa, eta epe honetan estuki lan egin du batzordeak eragile sozial eta politikoekin, sindikatuekin, Confebaskekin eta Elizaren ordezkariekin.

Egiaztatze Batzordeak eskertu nahi du su-etena eta indarkeriaren behin betiko amaiera baieztatzeko izan duen laguntza. Batzordearen azken bisitak iraun bitartean, 2013ko otsailaren 20an, duela urtebete justu, batzordeak egiaztatu zituen Euskal Herrian egindako urratsak, eta bere desioa adierazi zuen areagotu zitezen indarkeriaren amaiera sendotzeko ahaleginak. Batzordeak eragile guztiak animatu zituen urrats gehiago egiteko eta konfiantza handituko zuen neurriak hartzeko.

2013ko apirilean, ETAk batzordeari isilpean eskatu zion bere mandatuan barnera zezala alde bakarreko prozesuaren egiaztatzea armen, munizioen eta lehergailuen indargabetzeari buruz. 2013ko irailean, ETAk batzordeari esan zion prest zegoela prozesu honetan lehen pausoa emateko, eta lehen pauso hori 2014ko urtarrilean izan zen. Batzordeak baieztatu du zigilatuta eta erabilerarik gabe utzi duela arma, munizio eta lehergailu kopuru jakin bat, eta bideoz grabatu zutela ere bai. Hemen duzue erabilerarik gabe utzitako arma, munizio eta lehergailuen inbentario zehatz bat. Hauxe da inbentarioa.

Batzordeak konfiantza du urrats hau sinesgarrria eta esanguratsua dela; uste dugu honek eramango dituela indargabetzera arma, munizio eta lehergailu guztiak. Beste prozesuetan izan dugun esperientziatik abiatuta, erabilera indargabetzea urrats garrantzitsua da; erabateko desarmatzearen aurreko pausoa da. Esperantza daukagu hori lor daitekeela eragile politiko eta sozial guztiekin, eta batzordeak erabakigarritasunez eta inpartzialtasunez lanean jarraituko du bake iraunkorraren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.