Politika

Egibar: "Euskal Herriak estatus bat du, eta herri bezala erabakitzeko eskubidea du"

Joseba Egibar EAJko EBBko bozeramaileak gaur goizean Euskadi irratian adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren proposamena Legebiltzarrean eztabaidatu eta adostu ondoren egingo den herri kontsulta "erabat zilegia" dela esan du, "Euskal Herriak estatus bat duelako, eta herri bezala erabakitzeko eskubidea duelako". Herritarrek proposamenari baiezkoa ematen badiote, eta PPk eta PSOEk ukatzen badute, "bi alderdi horiek arazo politiko latza" izango dutela nabarmendu du. Eztabaida hau burura eramateko Legebiltzarraren egoerarekin kezkatuta agertu du Egibar.

2003ko urriaren 27a
14:50
Entzun
Eusko Jaurlaritzak larunbatean Eusko Legebiltzarreko presidente Juan Mari Atutxari emandako testuak "sezesio" hitza ez duela jasotzen azpimarratu du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak. "Hau Estatuarekin elkarbizitzeko kontratu bat da", adierazi du.

Eztabaidaren tramitazioa ez dela erraza izango esan du, eta PP eta PSOE eztabaida hori "galarazten eta oztopatzen" saiatuko direla nabarmendu du. "Tramitazioa ohikoa izango da, baina eztabaida ez ohikoa". Sozialista Abertzaleak taldearen egoera ere hizpide izan du, eta SAk bozkatzen dituen aldeko ekimen guztiak "baliogabetu" egin ditzakete, "horretara bideratu baitituzte tresneri juridiko politiko guztiak".

Plana aurrera ateratzen saiatu behar dutela azpimarratu du EAJko legebiltzarkideak, eta "nik sinesten dut aterako dela hobetuta eztabaidaren ondoren, eta legebiltzarraren gehiengoak hala erabakita".

EBBko lehandakaritzaz ere mintzatu dira, eta hori etxe barruko kontua dela esan du, nahiz eta jakinkanpotik interes handia dagoela EAJn zer gertatu behar den.

Araba etorkizuna hizpide

Arabako Foru Aldundiak arabarrei eman nahi dien aukeraz Joseba Egibarrek esan du azkenean aukera horrek Ibarretxe planaren funtsari arrazoia ematea dela, izan ere, kontsultaren arrazoia mahai gainean jartzen duelako. "Hortxe dago gakoa. Guk ez daukagu inongo oztoporik Arabako galdeketa konkretu baten inguruan arabarrek erabaki dezaten. Gauza da, hori onartzen baldin badute beraiek printzipioa onartu dutela, eta berehala zuzendu diete posizioa, azken finean kontsulta horretan dagoelako honen guztiaren gakoa, kontsulta aitortzen baduzu, herri bat egon badagoela aitortzen baituzu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.