euskal herria

Egibar: "Ezker abertzaleak badu zerbait edukiontziekin; iraganean ez zitzaizkien gustatzen, eta orain ere ez"

EAJren GBBko buruak uste du hondakinen inguruan "erlijio berri bat" sortu dela. Haren ustez, Bilduri "boterea eztarrian trabatuta" geratu zaio.

2012ko martxoaren 17a
18:26
Entzun

Joseba Egibar EAJren GBBko buruak esan du Bilduk "erlijio berri bat" sortu duela hondakinen inguruan, eta kritikatu du gai hori independentzia lortzearen eta bake prozesuaren garapenaren aurretik kokatu duela. "Ezker abertzaleak badu zerbait edukiontziekin; iraganean ez zitzaizkien gustatzen eta orain ere ez", esan du Egibarrek.

EAJren jarrera oposizio "konstruktiboa" egitearena dela gaineratu du. Egibarren ustez, Bilduri "boterea eztarrian trabatuta" geratu zaio, eta EAJrekiko "probokazio estrategia bat" garatu du. Estrategia horrekin beste hainbat alderdik bat egin dutela gaineratu du.

EAJren eta Bilduren artean hondakinen inguruan egindako akordioa hiru hilabeteren buruan amaitzen dela ohartarazi du, eta azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren zain daudela, hondakinen kudeaketa arautzen duen legea aldatuko duen edo ez ikusteko. Aldaketa hori beharrezkoa litzateke erraustegi planta geldiarazteko.

"Ekainera arteko epea dute, eta ekimenak aurkezten dituzten ikusiko dugu. Baina aldaketarako proposamen zehatz batekin etorri beharko dute", esan du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.