Egibar: «Sortu legeztatzea izan behar du ezker abertzalearen lehentasuna»

EAJren GBBko buruak berretsi du bozetara koalizioan joateko eskaintza ez dela «ez zintzoa, ez errealista»

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Ezker abertzalearen lehentasuna ETA amaitzea eta Sortu legeztatzea izan beharko luke, Joseba Egibar EAJren GBB Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak Onda Vasca irrati katean adierazi duenez. Haren irudiko, azaroaren 20ko hauteskundeetara koalizioan joateko asmoa baino gehiago, bakea behin betiko gauzatzeko urratsak egiteak izan beharko luke ezker abertzalaren lehentasun nagusia.

Espainiako hauteskundeetan koalizioan aurkezteko ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak EAJri eta Aralarri egindako eskaintza ez duela gustoko berretsi du Egibarrek. «Ez da zintzoa, ezta errealista ere», bere aburuz. Gainera, Egibarrek iritzi dio politikan «logikarekin» aritzea eta «erritmoak» errespetatzea ezinbestekoa dela, eta ezker abertzaleak oraindik «ibilbide bat egiteke» daukala legezko marka politiko batekin.

EAJko buruarentzat ezker abertzalearen lehentasun nagusiak horixe bera izan beharko luke, hau da, azaroko hauteskundeetan Sortu alderdiarekin aurkeztu ahal izatea. Halaber, Egibarrek iritzi dio datozen hilabeteetan ETAren indarkeria amaitu beharko litzatekeela, eta ezker abertzaleak helburu hori ere hartu beharko lukeela lehentasun gisa. «Horiek dira lehentasun nagusiak, eta ez balizko hauteskunde arrakasten inguruan komunikabideetan eztabaidatzea». Nolanahi ere, Egibarrek azpimarratu du EAJk ez dizkiola sekula elkarrizketaren ateak itxiko ezker abertzaleari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.