Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena

Egibar: "Zapaterok herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartu arte, ez da gatazka konponduko".

EAJko GBBko presidente Joseba Egibar Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori zuzendu zaio gaur eguerdian Debako batzokiaren mendeurrena ospatzeko egindako ekitaldian. "Zapaterok herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartu arte, gatazka ez da konponduko".

2005eko apirilaren 23a
15:08
Entzun
Egibar Zapaterori zuzendu zaio batez ere Deban eman duen hitzaldian. "Ez du deus ere balio kanpainan etortzea eta esatea Estatutu berri baten alde zaudela eta Estatutu hori erreferendum batetan erabaki beharko dela. Hauteskundeen emaitzek herri honek erabakitzeko duen eskubidea sendotu dute".

Apirilaren 17ko emaitzak "uste bezain onak" ez zirena izan onartu du Egibarrek, baina baikor agertu da. "PSE-EEko agintarien adierazpenek argi uzten dute porrot egin dutela Lopez Ibarretxe ordezkatzeko zuten egitasmoan".

"Zapaterok, Raxoik etaEspainiako Kongresuak hasieratik onartu behar dute herri bat badela, eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela. Errespeturik ez badago, ez dago bizikidetasunik, inposizioa dago. Eta inposaketa baldin badago, historiak erakusten duen bezala, gatazka politiko bat egongo da", azaldu du Egibarrek.

Egibarrek ez du baztertzen EHAKekin akordioak lortzea. "EHAKek Legebiltzarrean nahi dituen akordio guztiak egiteko eskubidea du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.