EAJren barne hauteskundeak

Egibarrek bere burua Gipuzkoako hautagaitzat aurkezteko "goizegi" dela esan du GBBk

EAJren GBB Gipuzkoa Buru Batzarrak Joseba Egibarrek atzo egindako iragarpenari erantzun dio gaur, bere burua Gipuzkoako hautagaitzat aurkezteko "goizegi" dela esanez. Egibarrek atzo esan zuen bere asmoa GBBren lehendakaritzara aurkezteko asmoa duela. GBBren esanetan, "oraindik ez da amaitu EBBren hautaketa fasea eta oraingo lehentasuna martxoaren 14ko hauteskundeetan dago". Iturri horien arabera, "exekutibaren helbururik behinena EAJrentzat ahalik eta boto gehien lortzea" da eta EBBren barne hautaketa urtarrilaren 31n amaituko dela nabarmendu du.

2004ko urtarrilaren 12a
15:29
Entzun
Halaber, hiru herri batzordek Juan Mari Juaristi egungo GBBko presidentearen hautagaitza aurkezten badute, "normalean baiezkoa esatea da", nahiz eta esan "orain ez dela horretaz hitz egiteko unea".

Egibarrek atzo esan zuen bere asmoa GBBren lehendakaritzara aurkezteko asmoa duela, "alderdi barruko batasunaren alde egiteko". Egibarrek kargu hori betetzea lortzen badu EBBko kide izaten jarraituko du. "EAJn inork ez du bere burua hautagaitzat aurkezten", erantzun diote GBBko iturrietatik Egibarri, "baizik eta militantziak berak erabaki behar du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.