Joseba Egibar EAJko legebiltzarkide eta Gipuzkoako jeltzaleen presidentearen ustez, ezker abertzalea "ematen ari den pausoetan koherentziari eusten ari da". Aldi berean, ordea, "[Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko] Barne ministroa exijentzia maila igotzen ari zaio". Izan ere, Rubalcabak asteburuan adierazi du "ETAren gatazka" bukatzeko aukera bakarra ETAk berak armak uztea dela.
Prozesu demokratikorako lehen urratsa: ezker abertzalearen oinarriak eta borondatea agiria aurkeztu zuen ezker abertzaleak larunbatean, Altsasun (Nafarroa), eta "indarkeriarik eta esku-hartzerik gabeko prozesu politiko baketsu eta demokratikoa" burutzeko konpromisoa hartu zuen, "soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabilita". Egibarren iritziz, "antzeman daiteke ezker abertzalean aldaketa kualitatibo garrantzitsua gerta daitekeela, betiere behin betikoa bada bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua", eta galdetu du "zer pintatzen" duen "ETAk honetan guztian". "Ezker abertzaleak esan nahi izan dio: 'Edo planteatzen ari garenera zatoz edo zu gabe egingo dugu bidea'".
politika
Egibarrek dio ezker abertzalea "koherentziari eusten" ari dela eta "Rubalcaba exijentzia maila igotzen"
"ETAk honetan guztian zer pintatzen du?", galdetu du EAJko buruzagiak. "Ezker abertzaleak esan nahi izan dio: 'Edo planteatzen ari garenera zatoz edo zu gabe egingo dugu bidea'". 'Prozesu demokratikorako lehen urratsa: oinarriak eta borondatea' agiria aurkeztu zuen ezker abertzaleak larunbatean, eta Barne ministroak erantzun du "ETAren gatazka" bukatzeko aukera bakarra ETAk berak armak uztea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu