Politika

Egibarrek dio "logikoa" izango litzatekeela Espainiako Gobernuak ETArekin kontaktuak edukitzea

EAJren GBBko lehendakari Joseba Egibarren ustez, "logikoa" izango litzateke Espainiako Gobernuak ETArekin kontaktuak izatea, eta bere ustez, kontaktu horiek ez dira "eskandalu" bezela hartu behar. Espainiako 'Radio Nacional de España' irratian azaldu duenez, "Oinarriak jarrita dituen gobernu batek, sozialista kasu, zehaztasunez jakin behar luke ETA bezelako erakunde batek nola pentsatzen duen".

2005eko urtarrilaren 21a
13:22
Entzun
EAJko GBBko lehendakari Joseba Egibarrek "logikoa" ikusten du Espainiako Gobernuak ETArekin kontaktuak edukitzea. Gaineratu duenez, berari ez zaio egokia iruditzen kontaktu horiek baleude, hori "eskandalu gisa hartzea". Bere iritzian, "oinarriak jarrita dituen gobernu batek, sozialista kasu, zehaztasunez jakin behar luke ETA bezelako erakunde batek nola pentsatzen duen".

Asteartean Getxon egindako atentatuaz ere aritu da Egibar, eta esan duenez, "eskubide urraketa" izan zen atentatua, baina hala ere, "bake agertoki bat posible dela pentsarazten duten mugimenduak gertatzen ari dira", bere ustez. "Bakeak ez du prezio politikorik izan behar, baina bakerik ez izateak kostu handia dakar", bere iritzian, eta azpimarratu duenez, negoziaketarako ardura "herritarren botoen ordezkariek izan behar dute, eta ez ETAk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.