euskal presoak

Egibarrek dio presoen argazkiak kentzeko erabakia epaileei dagokiela, ez Jaurlaritzari

Ertzaintza presoen irudiak erretiratzen ari da duela aste batzuetatik, eta EAJko buruzagiak Ares Herrizaingo sailburuaren jokabidea kritikatu du. "Kendu behar diren argazkiak kendu behar dira, baina buruarekin jokatuz".

2009ko uztailaren 18a
18:59
Entzun
Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidentearen iritziz, kaletik eta beste hainbat lekutatik euskal presoen argazkiak erretiratzeko erabakia epaileek hartu behar dute eta ez, haien erabakirik oraindik ez dagoela, Ertzaintzak. Duela aste batzuetatik Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz ari da kentzen Ertzaintza presoen irudiak. Herengun, kasu, Bilbon, Barakaldon (Bizkaia) eta Amurrion (Araba) erretiratu zituen.

Dena dela, Herrizaingo Saileko buru artean Javier Balza EAJko kidea zela ere kendu zituen irudiak Ertzaintzak, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak horixe gogoratu dio gaur Egibarri.

"Erretiratu behar diren argazkiak erretiratu behar dira, baina epaileek hartuta erabakia", adierazi du gaur Joseba Egibarrek, Radio Euskadin, baina "buruarekin" jokatzeko eskatu du. Ondorioz, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren jokabidea kritikatu du. "Kontu hau ez dagokio Aresi".

Jaurlaritza ertzainei "garbitzaileei dagokien lana" ari zaie ematen, Egibarren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.