Egibarren erabakiaren kontra azaldu direnek Alderdien legearen kontra eginteko duten ze "zilegitasun" duten galdegin dute plataformakoek. "Herriaren borondatea errespetatu nahi ez dutenek gure kontrako apartheidari probetxua ateratzea beste helbururik ez dute" azpimarratu dute.
Lizartzan ematen ari diren urratsa Euskal Herriko herri guztietara zabaltzeko deia egin dute Axurdiano platafomatik. Dei hori EAJ, EA, Aralar eta EB-IU alderdiei luzatu diete, batik bat.
Lizartzako Udala
Egibarrek emandako "urratsa" baikorra dela iritzi dio Lizartzako Axurdiano plataformak
Espainiako Justiziak baliogabetutako Axurdiano Lizartzako herri plataformak baikortzat jo du herriko alkate Joseba Egibarrek emandako "urratsa". Izan ere, Egibarrek azaldu zuenez, Lizartzako EAJk hiru kargu herriko biztanleen esku utziko ditu eta horietatik bi Axurdario zerrendako kideen esku. Egibarrek egindakoa positiboa dela uste badute ere, egindakoaren kontra agertu diren kritikak "onartezinak" direla esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu