Egibarrek iragarri du EAJ ez dela egongo legeztatzearen aldeko manifestazioan

2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Joseba Egibar EAJren GBBko lehendakariak jakinarazi duenez, EAJk ez du parte hartuko larunbaterako Sorturen legeztatzearen alde antolatutako manifestazioan. Egibarren ustez, manifestazio horrekin bat egitea «hauteskundeen atarian marka bat babestea» izango litzateke.

Ezker abertzaleak kritikatu egin du, ordea, EAJren jarrera. «Manifestazioa hauteskunde ekitaldi batekin nahastea akatsa eta arduragabekeria dela deritzogu», adierazi du ezker abertzaleak prentsa ohar baten bidez. Legeztatzearen inguruko jarrera publikoa ekintzekin ez laguntzea egotzi dio EAJri. «Euskal bizitza politikoan EAJk duen garrantzia aitortuz» jarrera zuzentzeko eskatu dio. Halaber, euskal gizarteari eta «partikularki oinarri jeltzaleei» larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.