EAJko buruzagi nagusiek lagunduta iritsi da Egibar auzitegira; besteak bestea, Josu Jon Imaz jeltzaleen lehendakaria, Josune Ariztondo EBBko idazkaria eta Xabier Arzalluz EAJko lehendakari ohia izan dira Egibar babesten.
EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian, Bilbon, Josu Jon Imazek adierazi du auzi horrek ez duela zentzurik. Zehazki, esan du legebiltzarkideen oinarrizko eskubidea dela beren iritzien araberako botoa ematea, eta auzitegiek ezin dutela horren kontra egin.
Xabier Arzalluz EBBko presidente ohiak, berriz, Espainiako Gobernura PSOE iristearekin ez dela ezer aldatu azpimarratu du. Arzalluzen iduriko, sozialisten Gobernuak PPrekiko orain arte agertu duen diferentzia bakarra Iraken auziaren ingurukoa da; aitzitik, Euskal Herriari dagokionez bide beretik segitzen duela iritzi dio, eta horren froga direla gaurko auzia zein HZ Herritarren Zerrenda ilegalizatzeko saioa.
Larreinarekin batera Unai Ziarreta izan da auzitegi atarian, eta hamaiketan barrura sartu aurretik elkartasuna adierazi nahi izan die Ziarretak Larreinari eta auziperatutako beste biei, eta bozka zehatz bat emateagatik auziperatzea injustizia dela esan du.
Hamabietan Morcilloren txanda izan da, eta bere alboan izan dira Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Jone Goirizelaia. Epaiketa hau ez dela kasu isolatu bat eta PPk eta PSOEk ezker abertzalearen kontra "abiatutako ildoan" kokatzen dela esan du Otegik. Ezker Abertzaleko kideak askotan izan direla epaituak gogorarazi du.
Legebiltzarkideen aurkako auzia
Egibarrek, Larreinak eta Morcillok EAEko Auzitegi Nagusian inputatu gisa deklaratu dute
Eusko Legebiltzarrak SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziola-eta sortu den auziaren baitan, goizeko hamarretan hasi da deklaratzen Joseba Egibar legebiltzarkide jeltzalea EAEko Auzitegi Nagusian, inputatu gisa; hamaiketan EAko Rafa Larreina sartu da; eta hamabietan SAko legebiltzarkide ohi Antton Morcillo. Egibarri, Larreinari eta Morcillori desobedientzia delitua egozten die Fiskaltzak, SA ez desegiteko haien laguntza beharrezkoa izan zela argudiatuta. Hirurak norbere alderdiko buruzagiek lagunduta iritsi dira auzitegira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu