Egibarrek ziurtzat jo du Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko duela hezkuntza erreformaren kontra

2013ko urriaren 12a
14:27
Entzun

Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak esan duenez, Espainiako Parlamentuak ostegunean onartutako hezkuntza erreforma "iraganerako itzulera" da, eta "ez dago zalantzarik" Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko duela.

Radio Euskadin esan duenez, erreforma "ez da ona Euskadirentzat, baina ezta Espainiarentzat"; "inork ez du okerrera joan nahi", erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.