Politika

Egibarren arabera, eszenatoki politiko berriari aurre egiteko egokiena delako proposatu dute Jauregi Txabarriren ordez

2006ko urriaren 19a
16:34
Entzun
Joseba Egibar EAJko GBB Gipuzkoako zuzendaritzako lehendakariak ukatu egin du alderdi barneko tira-birek eragin dutela Gonzalez Txabarri ez proposatzea berriro ahaldun nagusigai. Aitzitik, Jon Jauregi Gipuzkoan eszenatoki politiko berriari aurre egiteko hautagai aproposena delako aukeratu dutela ziurtatu du.

Izan ere, Euskal Herrian testuinguru politikoa aldatu egin dela eta eszenatoki berria sortu dela uste du Egibarrek: bake eta normalizazio prozesua abian egotea litzateke egoera berri horren oinarria, eta Batasunak hauteskundeetan parte hartu ahal izatea, eta EAJ eta EA koalizioan ez aurkeztea ezaugarrietako batzuk.

EAJren ikuspuntutik horri guztiari aurre egiteko Gipuzkoako ahaldun nagusitarako hautagai egokiena Jon Jauregi dela adierazi du Egibarrek, eta horregatik egin duela Udalbilltzako presidente eta Beasaingo alkate ohiaren aldeko hautua GBBk.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri egungo ahaldun nagusiari eskertu egin dio orain arteko lana, eta etorkizunean alderdian, Gipuzkoan, lanean jarraitzeko prestutasuna adieraztea.

Info7 irratian egin ditu adierazpen horiek guztiak Egibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.