Ezker abertzaleak larunbatean Iruñean aurkeztutako Ondorietatik bidea eta urratsak, ezker abertzalea abian agiria mintzagai izan zuten atzo hainbat alderditako buruzagiek. PSE eta PPko buruzagiak izan dira harrera hotzena egin ditoenak; edukiari balioa kendu, eta ezker abertzaleak adierazitako hauteskundeetan parte hartzeko estrategia hutsa dela azpimarratu dute; amarrutan aritzea egotzi diote bi alderdi horiek ezker abertzaleari.
EAJk, harrera beroagoa egin dio, baina motel aritzea egotzi dio. "Ezker abertzaleak ezin dio euskal gizarteari eskatu bere erritmora egokitzeko eta itxaroteko, ekuazioa beste bat baita: errespetua herriari zor zaio eta ez alderantziz", esan zuen atzo Joseba Egibar GBBko lehendakariak. Funtsean, urrats zikorragoak eskatu zizkion ezker abertzaleari.
Ildo bertsutik, Hamaikabat-ek uste du eskas geratu dela ezker abertzalearen adierazpena, eta indarkeriaren inguruko jarrera irmoago baten zain dagoela gizartea. EAk, berriz, ezker abertzalea urratsak egiten ari dela azpimarratu du: "Egoera ez da 2009ko urrikoa, eta espero dezagun, hemendik urtebetera, 2011n, egoera beste bat izango dela", adierazi zuen atzo Peio Urizar buruzagiak. EBk eta Alternatibak ere aurrerapausoa dela azpimarratu dute.
Politika
Egibarren iduriko, ezker abertzaleak euskal gizartearen erritmora egokitu behar du
Buruzagi jeltzalearen ustez sektore politiko horrek larunbatean aurkeztutako agiriak erakusten du gizarteak eskatutako baino motelago dabilela ezker abertzalea. PSE eta PPren iduriko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko estrategia hutsa da. Ñabardurak ñabardura, harrera beroagoa egin diote EAk, EBk, Alternatibak eta Hamaikabat-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu