Bakegintzak maila politikoan nahiz pertsonalean utzitako arrastoaz hitz egin du Jesus Egiguren PSE-EEko presidente ohiak Gurb aldizkariak eginiko elkarrizketa batean. Gordin mintzatu ere: "Bakea putakeria da askorentzat, askoz hobea zen HBk legez kanporatua jarraitzea. Legeztatzean, alkatetzak kentzen dizkizute, gobernutik botatzen zaituzte".
Elkarrizketan zehar, Txillarre, Geneva nahiz Osloko elkarrizketak ditu gogoan, baina plano pertsonalaz esandakoak dira berrienak: "PSOEko jendearekin izandako liskarra ez zen gozoa izan, baztertu egin ninduten, erotzat jo. Gaixotu nintzen, eta urteak daramatzat horrela".
Egigurenen hitzetan, "okerrena" izan zen indar "fisiko nahiz psikiko guztia" galdu zuela: "Depresio gogorra igaro nuen, kargurik gabe geratu nintzen, ezer gabe alderdian, eta gainera apur bat bakarrik geratu nintzen... oso gaizki igaro dut".