Sarri hitz egin du Jesus Egiguren PSEko presidente ohiak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren atxiloketaz eta espetxealdiaz. Beste behin mintzatu da, oraingoan ETBko En jake hasi berri den saioan, baina gogor jardun du operazio hura agindu zuen epaile Baltasar Garzonen aurka.
Urri hasieran, Garzon epaileak berak telebista batean eginiko elkarrizketan aitortu zuen ez zuela "zentzurik" Otegi preso egoteak. Hitz horiek izan ditu hizpide Egigurenek: "Garzonek kartzelan sartu zuen eta orain dio [Otegik] ez duela espetxean egon behar; kasu horretan, Garzonek beharko luke kartzelan, eta bestea atera".