Egiguren lekuko gisa joango da Anoetako ekitaldiko epaiketara

Otegiren, Permachen eta Alvarezen defentsak eskatuta deklaratuko du Auzitegi Nazionalean, azaroaren 11n

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Batasunak 2004an Donostiako Anoeta belodromoan gatazkaren konponbidearen alde egindako proposamenaren haritik Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den epaiketara lekuko gisa joango da Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea. Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen defentsak eskatu du Egigurenek lekuko gisa deklaratzea, eta Auzitegiak onartu egin du eskaera. PSEko presidenteak esan du deklaratzera joango dela, eta justiziari laguntzeko prest dagoela.

Azaroaren 11n eta 12an eseriko dituzte Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkianOtegi, Permach eta Alvarez, «terrorismoa goratzea» egotzita. Fiskalak hemezortzina hilabeteko espetxe zigorra eta hamabina urteko inhabilitazioa eskatu du haientzat, eta herri akusazioak bina urteko espetxeratzea eta hogeina urteko inhabilitazioa.



Otegi libre uztea

Bateragune auziagatik Arnaldo Otegi aske uztearen aurka azaldu da Vicente Gonzalez Mota Auzitegi Nazionaleko fiskala. Jone Goirizelaia abokatuak Otegi libre uzteko eskatu zuen astelehenean, «azkenaldiko gertaera politikoak direla eta». Fiskala, ordea, abokatuaren eskaeraren aurka azaldu da, «gertaera horiek auzibidearekin zerikusirik ez dutela» argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.