Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea ETB1-eko Bisitaria saioan izango da bihar, eta aurrerapen gisa, haren hainbat esan daude entzungai. Besteak beste, Txilarre Elgoibarko baserrian bildu da Xabier Euzkitze kazetariarekin, eta han dago Loiolako negoziazioen mahaiaren sorburua. Txilarre-n, batik bat, Arnaldo Otegirekin elkartu zen Egiguren, baita tarteka Pernando Barrenarekin ere.
Egigurenen adierazpen batzuk:
- "Arnaldo Otegi kartzelan dago mendeku politikoagatik. Ez dauka zentzurik kartzelan egoteak".
- "Ez daukat gorrotorik, eta ez dut nahi barkamena eskatzerik. Damutzen badira barruan emango dute, niri berdin zait esan edo ez esan. Ez da adiskidetze arazorik izango."
- "Thierry-k bota zuen Loiola [negoziazioak]. Ezagutu nuenean andreari esan nion: alferrik da, ez dago ezer egiterik. Hizkuntza aldatu zuen."