«Bake gizon» gisa definitu du Jesus Egiguren PSE-EEko lehendakariak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Haren iritzian hobe litzateke espetxetik kanpo balego, «politika egiten». Ezker abertzaleko kideak eta PSEkoak ez direla bildu berretsi du, alderdiko zuzendaritzarekin bat eginez, baina, bildu izan balira ere ez litzaiokeela «hain larria» irudituko nabarmendu du, ETBko elkarrizketan. Gaur egun, ezker abertzalearekin alde bakarreko harremanik ez duela ere argitu du.
Otegik «Batasunaren gehiengo handiak bezala» pentsatzen duela uste du Egigurenek: «Konbentzituta dago borroka armatuak orain ez duela zentzurik, instituzioetan aritu behar dela».
ETAri dagokionez, nabarmendu du lehen alderdiak hari ez ziola ezer sinisten eta orain epeez, datez eta deklarazioez hitz egiten dutela. «Gauza erlatiboki motel» joango dela uste du, eta gaineratu du ez dela egongo ETAren desagerpenaren agiririk.
Otegiren alde ez deklaratzeko eskatu dio, bestalde, PPk Egigureni. Izan ere, bestela egitekotan PSOEk «traizioa» egingo lukeela ohartarazi dio. Egigurenek nabarmendu du bera auzitegiak deitu duela deklaratzera.
Egigurenek dio hobe litzatekeela Otegi espetxetik kanpo balego
Otegiren alde deklaratzen badu «traizioa» egingo duela ohartarazi dio PPk PSEko lehendakariari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu