konponbideari begira

Egigurenek uste du independentzia lortzeko aukera jarri behar dela legedian

PSEko presidenteak dio "erabaki eskubide hori" erdiesteko aukera dagoela egun. EAEren eta Nafarroaren artean "organu komunak" sortzearen alde mintzatu da, Bilboko hitzaldi batean. Orain, ordea, "lehentasuna bakea egonkortzea" dela esan du.

2012ko urtarrilaren 31
18:02
Entzun

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak adierazi du ETAk jarduera armatua utzi ondoren Gernikako Estatutuaren erreformak ez lukeela konponduko "euskal arazoa", eta "erabaki eskubide hori" legedian jartzeko aukera dagoela egun. "Euskal Herriak etorkizunean nahi duena izateko aukera izan behar du, baita independente izan nahi badu ere".

EAEren eta Nafarroaren artean "organu komunak" sortu beharko lirateke, haren arabera, baina horretarako "adostasun handia" lortu behar da.

Dena dela, PSEko presidenteak esan du orain "lehentasuna bakea egonkortzea" dela, horretarako aukera dagoelakoan. Hala, berriro adierazi du ez zitzaiola gustatu lehengo astean Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak ETAk ekinean jarraitzen duela aipatu izana, "alarma sortu zuelako", "eta jarrera horrekin segitzen badute, PSEk aztertu egin beharko luke PPrekin duen lankidetza aroa bukatzea".

Bilboko hitzaldi batean egin ditu adierazpenok Egigurenek, gaur.

Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak PSOEri eskatu dio "garbi" azal dezala zein den bere jarrera Nafarroarekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.